XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Musikalari (kantari, danbolin jole talde, bakarko danbolin jole) eta bertsolariek ere badute bere tokia Oiartzunen 1897an izan ziren euskal jaietan.
Euskal-Erria kultur elkartea, 1881. urtean sortu zen Bilbon. Mario Adan Yartza eta Arellano Galartza zituen buru. Antonio Iruretagoiena, Migel Eguren, Jose Mari Angulo, Karlos Ereño, Anakleto Martinez, Santiago Meabe, Klaudio Ortuzar, Aureliano A. Valle eta Gillermo Gorostidi batzordekideak ziren.
Aipatzekoak ditugu Sagarminaga, Vicente de Arana, Aristides de Artiñano, Juan E. Delmas, Antonio Trueba, etab. Bilbo eta Bizkaiko kultur berpizkundearen oinarri.
Euskal Erria elkarteak Euskal jai edo Fiesta euskarak antolatu ohi zituen Bilbon bertan: literatur lanak, euskaraz nahiz gaztelaniaz idatziak aurkez zitezkeen. Euskararen aldeko apostua, ez zen beraz hain garbia.
Ikus 1882ko euskal festen egitarauak zer diosgun:
.
Araban, apalagoa zen mogimendu euskaltzalea. Dena den,
Euskal Jaiak, Madame Abbadiaren eskutik izan ziren Aramaion 1899. urteko abuztuan. Areatzan ospatutako euskal jaien antzekoak izan ziren Aramaiokoak. Gasteizko Ateneoak ere antolatu zituen literatur lehiaketak.